Erditze-osteko Klaseak
HIRU FISIOTERAPIAN 10 saioko erditze-osteko programaketa bat proposatzen dizugu, gehienez 5 emakumez osatutako talde txikiak izango dira eta astean ordubeteko iraupena duten 2 saio.
Erditze-osteko klase hauek hasi aurretik, derrigorrezkoa ez izan arren, bakarka, abdominalen eta pelbisaren ebaluazio bat egitea gomendatzen dugu, azterketa hau uroginekologian eta obstetrizian espezializatutako fisioterapeuta batek burutuko du erditu-osteko 8.en astetik aurrera.
Klase hauek erditze-oste "arrunta" izan dutenei zuzendurik daude, erditze-ostean aparteko larritasunik pasa ez duten emakumeei zuzendurik hain zuzen ere, gainontzeko kasuetan bakarkako lanketa bat egin beharko litzateke.
Abdominopelbikoaren heziketa lantzeko ariketak egiteaz gain, jokaera eta postura kontseiluak emango ditugu, helburu nagusia epe luzera begira, arazoak ekiditzea izango baita.
Erabiliko ditugun teknikak ondorengoak izango dira:
- Gimnasia abdominal hipopresiboa
- Giharrak indartzeko ariketak eta artikulazioen mugimendua.
- Jarreraren berreziketa teknikak.
- Lan perinealaren teknikak.
- Erditze-osterako eta edoskitzerako elikadura jarraibideak.
Interesa baldin badaukazu lasai deitu eta beharrezko informazio guztia emango dizugu.